Aurkezpena

Aurkezpena

Aurkezpena

Bali-lounge honetan, barruko nahiz kanpoko espazio mota guztietarako altzariak, osagarriak eta apaingarriak inportatzen egiten dugu lan. Balitik, Javatik eta Sumatratik (Indonesia) zuzenean ekartzen ditugu.

 Kalitate handiko gai esklusiboak eskaintzen ditugu, bai eta, eskaera eginez gero, gauzak neurrira egiteko aukera ere.Garraio eta muntaketa zerbitzua ere ematen dugu.

Ordutegia:

Astelehenetik larunbatera: 09:00-21:00

Gazeboak, aisialdirako eta erlaxatzeko tokiak

 Gure gai nagusiak gazeboak edo otorduetarako estalpeak dira; alegia, zurezko egonleku ireki eta sabaidunak, lorategietarako, terrazetarako, igerilekuetarako eta gainerako kanpoaldeetarako osagai exotikoak. Toki ezin hobea afariak, koktelak eta antzekoak egiteko, eta, nola ez, bertan atseden hartzeko.

Hainbat neurritako gazeboak ditugu: txikienek2 x 2 m-ko oinarria dute, eta handienek, 4 x 4 m-koa; eta 3 metro inguru dira garaiModelo txikienak bi hamaka ditu barruan, eta besteak eserlekua du inguru guztian.Kalitaterik oneneko kokondo eta bankirai egurrez daude eginda, eta tratamendu bereziak.Gazebo guztiek hainbat osagarri dakartzate.lastaira tapizatuak, mahaiak, lanparak, gortinak, kuxinak, eta abar.

Zizelkatutako zatiek mota askotako akaberak izan ditzakete, baina sabaiaren materialetan dago hiru motatako gazeboen arteko desberdintasun nagusia:aire zabalerako olana berezia, zurezko teilak eta arrozezko lastoa (alang-alang) izan ditzakete.Bikainak dira jatetxeetako edo etxe pribatuetako lorategietarako, hoteletako igerilekuetarako, kanpinetarako edo landa etxeetarako.Oso egokiak dira hondartzetan izaten diren terrazetarako ere.

 

Harrizko eskulturak

 

Apaingarri eta erabilgarriak Harri naturalean edo bolkanikoan zizelkatutako eskulturen katalogo zabala dugu. Hainbat neurritakoak dira, eta mota askotako motiboak dituzte: iturri apaingarri eta funtzionalak, budismoaren inguruko eta Asiako gaien irudiak, eta abar.

 

Garraioa eta muntaketa

 

Garraio zerbitzuaren salneurriak: 500 km arte 350€, 800 km arte 500 € eta 1000 km arte 700€.

Muntaketa zerbitzua ere badugu; hala ere, norberak ere munta dezake gazeboa, oso erraza baita.

Horrela, aukera duzu gazeboa muntatu eta kentzeko, urteko garaiaren eta beharren arabera.

 

Tel: 649 950 191/618 625 424

© bali-lounge :: garden complements · Garden Center M2 - Garbera Merkataritza-gunea (Gipuzkoa)
A | xhtml | CSS - iametzak garatuta